Osasunerako eta atsedenerako etxe honek beheko solairua eta beste hiru solairu daukaz. Goiko hiru solairuetako bakotxak bere helburu berezia dauka eta, orduan, bezero mota jakin bat hartzen dau.

Beheko solairua maila bitan egituratzen da: mailarik gorenean daukaguz atari nagusia eta harrerea, beheragoko mailan, barriz, horri jagokon hornikuntzea: hau da, bainu gelak, kafetegia, erakusketa aretoa, errehabilitazino gelea, uleapaindegia, podologoaren kontsultategia, osagilearen bulegoa, gizarte laguntzailearena… Lehenengo solairuan, gela eta hornikuntzako gune orokorrez aparte, administrazinoa eta sukalde nagusia dagoz, kanpora bide zuzena daukiela.

Lehenengo solairutik hirugarrenera honango egiturea dauka: jantokia, sukaldea, solairu horri jagokozan bainu gelak eta barrenean, korridore batez lotuta, gelak, erdigunean gaixotegia eta korridorearen azkenean joko eta auturako edo alkarrizketarako gunea.

Instalakuntza honeri eskerrak eskeintzen ditu Zentroak aurretiaz pentsatuta dagozan laguntza helburuak beteteko zerbitzuak, beti be adinekoarentzat pentsatuta, zerbitzu materialak, sozialak, osasunari eta gizakiari jagokozanak.


- Zuzendaritza

- Administrazinoa

- Harrerea

- Erlijinoaren laguntza

- Soziokulturalak/Jardueren egitarau orokorra

- Sorospen Geriatrikoa:
      · Kontsultak (Zerbitzu Geriatrikoa)
      · Gaixotegia jagotea
      · Jarduera fisikoa
      · Mobilizazino pasiboak
      · Balorazino taldea
      · Errehabilitazinoa
      · Terapia okupazionala
      · Balorazino soziala
      · Psikoterapia
      · Entretenimendua
      · Podologia

- Arreta pertsonala:

      · Pertsonea jagotea
      · Uleapaindegia

- Egonlekuak:

      · Sukaldea
      · Garbitegia
      · Garbitasuna
      · Mantenua
      · Lorazaintza