Pertsonak jagotea: Zentroko edozein bezerok bere kontura gauzatu ezin dituan ardurak egiten laguntzea.

Osasun arretea: Bezeroa, bere egoerearen mugen barruan, osasun egoerarik egokienean jagotea; gaixotasun barriak ekiditen ahalegintzea eta ezgaitasun psikofisikodun bezeroen artean, ahal dan neurrian, edozein neurri errehabilitatzailez laguntzea.

Estimulazinoa: Bezeroari egoera funtzional ahalik onenean irautea emoten deutsen baliabide pertsonal eta tresneriak eskeintzea, errehabilitagarri diran gaitasunak bizkortzeko eta, beharrizan bakotxa kontuan hartuta, narriadurea handiagotzea ekidingo dauan jarduera mailea lortzea.

Barriro gizarteratzea: Gizarteko mekanismoak itzartzen eta indartzen ahalegintzea. Senideakaz, lehengo auzokideakaz eta adiskideakaz hartuemona bizkortzea, Zentroko kideakaz eta euren familiakaz, pertsonalagaz… bizikidetza sustatzea. Berba batean "Zentroan gozatzea".

Zerbitzu Pastorala: Zentroko pastoraltzako ekintzailearen bidez bezeroei erlijinoaren laguntza eskeintzea.

Ostatua: Bezeroak pertsona lez garatu daitezan gune eta giro baldintza egokiak eskeintzea.