Orue Egoitzaren barruan, kasu egingo jaken bezeroen urritasun motearen eta menpekotasun mailearen arabera, arretea bereizten dan egiturea eratu da.

Lehenengo Solairua:
MODULU PSIKOGERIATRIKOA

Dementzia diagnostikatu jakenentzat da, hau da, dementzia hori egoera motel edo larrian daukiela, ezagutzazko urritasun handiak eta portaera arazo bare edo larriak daukiezanentzat.

Bigarren Solairua:
MENPEKOTASUN HANDIKO BEZEROEN MODULUA

Muga funtzional fisiko motel edo larriak dabezanentzat edota dementziazko sindromearen hasieran daukiela, zainketa etenbakoa eta osoa behar dabenentzat. Baita multipatologiak eta gaixotasun kronikoak endekapenezko egoeran diagnostikatuta dabezala, euren osasun egoerea dala eta beti ohean dagozalako gaixozaintza ardurak (oxigenoterapia, sueroterapia, elikadura lagundua) behar dabezanentzat.

Hirugarren Solairua:
MENPEKOTASUN FISIKOAK DAUKIEZAN ADINEKOENTZAKO MODULUA

Muga funtzional fisiko motel edo larriak daukiezanen modulua.


Zentroko gela guztiak daukie, ganera, bainu egokitua, oxigenoterapiarako eta jariakinen zurgaketarako huts hartunea, erizaindegiaren kontrolagaz komunikazino zuzena bideratzen dauan dei sistemea eta hari musikala. Oheak artikulatuak dira, modu elektrikoan eraginak, koltxoi antieskarez jantziak eta segurtasunerako babeskindun burdinagak daukiezanak.

Modulu desbardinak daukiez euren gurdi hidraulikoak bainuketarako eta garabi elektrikoak eta beste elementu batzuk bezeroen segurtasuna bermatzeko, esate baterako:

  • Oheko somierrei ezarritako burdinagak
  • Txirringadun aulkiak
  • Bular babesa txirringadun aulkian
  • Orpokoak ohean
  • Eskuzorroak
  • Koltxoi antieskareak
  • Segurtasun garrikoak ohean
  • Oheko somierrari gehitutako burdinagen babesleak